Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko antzinako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Baserritarren arteko kontuak.

Transkripzioa

Uxarteko osabie ta Goittako osabie jun sittuan baten Lapatza, denpora txar batas. Estebani denpora txarra gustatze jakuan da esa(n) jutzen árei:
-Au denporie earra!
-Bai, denpora txarra da!
-Bart ordubatetan txori torrepuk(sic) etxaburuko aixtixen "kirrink, kirrink" eitte najuen. Ori seiñaletxu politte denpora earrak eitteko.- esa(n) jutzen Estebanek.
Uxarteko osabiek esa(n) jutzan:
-Gurien be atzo katuek sille beltetan sekuleko dantzak erabilli sittuen.
-Je, je! Ori beste seiñaletxue politte denpora earrak eitteko, katu saarren sille beltetako dantzak. Ori seiñaletxue politte denpora earrak eitteko.
Denpora txarra gustatze(n) jakuan, kontisu, ta denpora txarrak posik eukitte juan.

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia