Mallabia (Bizkaia)

`Xenpelar´en "Azken juizioko bertsoak"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-002-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

`Xenpelar´en "Azken juiziok bertsoak" bertso sorta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Munduko gauzen errematia
dakar azken juiziuak
hauts bihurtuta utziko ditu
herri ta palaziuak,
mendiak lehertu alkarren kontra
herri ta naziuak
zententzi hori botako digu
Jesusen bendeziuak.

Itsasoak su, eguzkia illun,
illargia odolak hartu
lurra ikara eta, gaiñera,
errio danak agortu,
munduko gauza baliosuak
erre ta ikatz bihurtu
pekatariak umil gaitezen
bada zerekin beldurtu.

Heriotzaren larritasuna,
suspiriua barrendik,
nahi ez degula bertan hil behar
anparo gabe iñundik
Josapateko zelai santura
juango gera hemendik
ez da zeruan sartuko Jesus
desanparatzen duanik.

Jesus zerutik Josapatera
aingeruakin batean
pekatarien artzai umilla
badator hoien tartean
zelai santura juango gera
bide guziak betean
gure orduko larritasuna
zententzia eman artean.

Alkarren bistan emango digu
zetentzia bat zorrotza
gure obrak han azaldu behar
gaixtoarentzat ze lotsa!
Pekatariak altxa dezagun
Jesusengana bihotza,
konsideratu gugaitik nola
pasa zuan heriotza.

Josapateko zelai santuan
asko degu ikusiko
Jesus nola dan zetentzia bat
guri ematen hasiko.
Gaixtua danak inpernurako,
onak ez du mereziko
justuarentzat zeruan silla
eternidade guziko.

Aita Santu ta errege hoiek,
obispo ta apaiz guztiak,
pobre ta aberats diranak berdin
maixu horren justiziak.
Diruak ez du han balioko
hori gaude ikasiak.
Zeiñi berea emango dio
jangoikuaren graziak.

Anima galdu baten tormentu
eta nahigabe haundiak
zer diran ezin konsideratu
gizonaren memoriak
eternidade guztiko penak
etsaien mende jarriak
horra munduko gustuak eta
egun engaiñagarriak.

Guztiok gera pekatariak
deseoz edo obretan
tentaziuak guretzat dira
ez da dudarik horretan.
Gorputz argala erortzen bada
bere bizio txarretan,
gure anima entregatzen du
etsaien atzaparretan.

Bi bide daude ezker ta eskubi
komeni da ikastia
aukerak daude, bata zerura
inpernurako bestia
gure anima jaungoikuari
hainbesteraiño kostia
eta zer pena hartuko duan
Luziferrentzat uztia.

Infernua da kalabozo bat
mortal ikaragarria
han sartzen danak ikasiko du
tormentu hoien berria.
Luziper dago hango errege
ezpatarekin jarria.
Harren mendean egon beharra
animak daukan larria.

Zeruak ditu hamabi ate
aingeru bana guardian
urrez muraillak egiñak eta
alhaja fiñak erdian.
gloriak daukan edertasuna
musikaren alegrian
premio hori alkantzatzera
gabiltzan fede garbian.

Aita Santua Erroman dago,
izena Pio deritza
haren kontrako enemiguak
inguraturik gabiltza.
Jangoikuaren birtutia da
beti errenditzen gaitza
kristau fidelak, kunpli dezagun
ebanjelioko hitza.

Bertso berrien errematia
zer datorkigun jakiña
horra nik esan nola behar dan
egia [justuen] samiña
premio hori alkantzatzera
enpeñatu ahalegiña
zu bitarteko eskatzen zaitut
aingeruen erregiña.

- Amaittu dira horrek.
- [...]
- Bueno, hori klasiori amaittu da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia