Katiximarat ostegun guziez
Ostegunetan joaten ziren katiximara. Apeza zen horretaz antolatzen, ez zelako denboran laikorik orain bezala. Haur guziek segitzen zuten kristau bidea. Angèle gogotik joaten zen bai eskolarat, bai katiximarat.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: MAK-002/030
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
- Ta gerora, orduan, hori baserrian zen ta erran duzu eskolarat gaten zineztela, bainan kateximarat’e gaten zinezten, ez?
- Eta ba, denbora hetan ortzegunetan libro zinen ta ortzegunetan joaiten ginen beraz kateximarat. Goiz guziez, lehenik meza eta gero katexima.
- Ta nork ematen zuen, apezak?
- Apeza bakarrik, ba, ba, ez zen laikorik orai bezela, apezak bakarrik, ba.
- Ta denak gaten, haur guziak gaten ziren katiximarat?
- Denak, denak, denak; ez zen nehor egoiten joan gabe.
- Gaizki ikusia zen batto ez bazen joan nahi?
- Ez dakit, nehor bazenetz joaiten ez zenik. Ordüan, ohidura zen: eskola bazen, katexima bazen, igandia bazen. Denak segitzen zintiin berdin-berdina.
- Ta zer nahiago ziniin, katexima edo eskola?
- Ez niz oroit, ni gogotik joaiten nintzan bietarat ere. Eta oino oroitzen niz, memento batez… urrian: urria erraiten da arrosorioaren hilabetea. E bien, eskolaat joan aitzin, arrosoriuaan iten, oroitzen niz erabilirik meza aintzinian edo meza ondoa zen… ez, meza ondoa zen, seguraz’e.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!