Makea (Lapurdi)

Etxeko mozkinak etxean berean jaten

Etxeko mozkinak etxean berean jaten <p>Artoa eta garia egiten zuten etxean. Etxeko mozkin gehienak etxean baliatzen ziren denboran: arno, esne, xingar, oilasko etab.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoa eta garia egiten zuten etxean. Etxeko mozkin gehienak etxean baliatzen ziren denboran: arno, esne, xingar, oilasko etab.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxean ze... artoa eta ogia?
- Arto ta ogia, ba. Gero arnoa, arnoa’re iten zen, errazu, urteko arnoa iten zen denbora hetan, etxian.
- Eta arto, ta arno hoik etxeko atxikitzen zenituzten edo saltzen zen gero?
- Ez niz oroit saltzen giniila artoa. Ez ogia’re, nik uste urtekoa baliatzen zen. Artoa beharba saltzen zen pixka bat… Bainan ez dut uste, ez dut uste. Ez, ez, etxeko mozkinak etxian baliatzen ziren, zeen eta artoa, alaainan, baliatzen ziniin asko, urdeen eta, gizentzeko, hola, oiloentzat eta. Gero, ardiak, ardiak baziren, ardiak ez dakit emaiten zenetz zaldarerik orduan, denbora hetan ez dut uste. Arrunt belarra ta soroarekilan pazkatzen ziren orduko ardiak. Ez, ez.
- Bai. Ta orduan, kanpotik, erran duzuna, olioa ta hori eta bertzenaz etxeko…
- Etxeko, etxeko mozkinak ba, ba: etxeko esnia ta etxeko xingarra. Urtean urde bat edo biga seurik, urtiak, hiltzen ziren. Bazinuen xingarra ordüan. Eta oilo zonbait eta ardiak. Ardia orai adin batetan duzularik, ardia’re gizentzen duzu, atzarrak deitzen dira ordüan, hek’e etxian baliatzen gintiin.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia