Bearnesa eta euskara, biak dakizki
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data:
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: LOH-001/024
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
- Eta badakizüla biarnesez? Zeren eta hau ez beita Eüskal Herria...
- Biarnesez nekez mintzo niz, bena ene bopera eta bellemerak huk beti ari beitzien biarnesez...
- Bai.
- E... konprentitzen düt biarnesa. Gio ez aise, hain aise mintzatzen üskaa bezan. "Voilà".
- Eüskaraz hobeki?
- Bai.
- Eta anitz... hanitx eüskaldün badira?
- Nun?
- Lixozen?
- Of... e... "un, deux... oui..."
- Bai e?
- "Lotis...", "lotissement" berri hoitan...
- Bai.
- Ez dakit /eztakit/ jüsto zonbat baden, bena bestelan, hanitx etxetan, bai. Bat edo biga.
- Bai.
- Emaztiak nunbaitik jiten dielaik, üskaldüna, edo gizona jiten delaik, hua e üskaldüna zonbait aldiz, ez beti, bena zonbait aldiz.
- Bena heben berekorik ez da, ez? Denak kanpotik jinikoak?
- A heben... e... etxe hau, ene boperak erosi [...] , bena...
- Bai...
- "Combien ?"
- Aspaldi.
- Bai aspaldi, "soixante ans ou soixante-dix ans, quoi..."
- Bai. Bena ez dela heben berean sortükorik, ez dela eüskaldünik? Denak etorri dira.
- A bai, bai, denik etorriik. Oro. Heben Biarne düzü heben.
- Bai, Biarno. Zure senarra, hebenkoa?
- Bai, hebenkua. Bena haik beno hobeki banakizün biarnesa!
- Bai e?
- Beti frantsesa beitzien...
- A bai, e?
- Bi... bi anaia zütüzün, eta huk beti frantsesez, ta etxekuk, beti biarnesez! "C'est drôle, eh !"
- Pena! Pe... hori domaia da, e?
- "Mont beau-père et ma belle-mère parlaient toujours béarnais !"
- Beti e?
- Beti! Eta...
- Eta zü, eüskaraz? Zük, arrapostüa eüskaraz?
- A ez, ez, ez, ez, ez! Frantsesez!
- Frantsesez. Bena hekin ikasi, biarnesain kunprenitzen.
- Eta nola mantendü... norekin elekatü düzü, eüskaraz? Zük, norekin elekatü düzü?
- Heben?
- Bai.
- A heben eta abantxü etxe ootan badüzü eüskaldünak!
- Bai, bai, bai, bai.
- Bai.
- Sarrikotan erran deiküe etxe güzietan dakiela eüskaraz...
- Heben?
- Emaztekiek.
- Bai, ez oro... orotan [...] bana abantxü orotan bai.
- Bai.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!