Lizartza (Gipuzkoa)

100 kiloko bi-hiru zaku gari-irin egunean

100 kiloko bi-hiru zaku gari-irin egunean <p>Egunean, 100 kiloko bi-hiru zaku gari-irin erabiltzen zituzten ogia egiteko. Ogi ugari egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egunean, 100 kiloko bi-hiru zaku gari-irin erabiltzen zituzten ogia egiteko. Ogi ugari egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta egunen zenbat ogi ingo ote zenuten?
- Egunen?
- Zenbat kilo irin erabiltzen zenuen?
- Eunen zenbat, bai, bi-hiru zaku. Bi zaku itten zien ta hiru're bai geo, pixkana-pixkana hoi're zea juten da askotan aguantatzen, herria hazitzen ai dala o kanpoa igual saltzeala. Bai, bi zaku, hiru hola ibiltzen zan.
- Ta zaku bakoitza zenbat izango zan?
- Ehun kilo.
- Ehun kilo?
- Ehun kilo, bai. Ordun, oain txikigok izaten dia zakuk'e holaxe. Porlanan zakuk bezelaxe estilo hortakoak ta lehengo zakuk zien zeakoak, hola material.
- "O sea que" egunen hiru kilo gari?
- Hiru kilo gari?
- Hirurehun, hirurehun kilo.
- Oain ez dakit kiloko ta zea iriñetik garia nola, ze diferentzi ibilikon, baiño bai, "mas o menos".
- Ta zenbat ogi gutxi gorabehera?
- Bueno, hoi, hoi.
- Pilla bat.
- Bai. Mordoxka haundie, ez dao esateik, ez dakit oain zenbaten. Kalkulu hoik'e ahaztuta.
- Hamar? Ehun?
- Hamar? Ehun? Jesus! Gehio're.
- Berrehun? Bostehun?
- Ze esango dizut ba nik. Berrehun bat? Hirurehun? Segun ttikigoak ta haundixogoak eta bakizu, bariatu're kantitateak'e in itten du-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia