'A tres ovalos' jolasa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola garaiko kontuak. Ez zuten jostailurik. 'A tres ovalos' izeneko pilota jolasa nola izaten zen azaltzen du. Bi talde izaten ziren, ' Kuku miku, anda miku, txantxa perro...' abestu ohi zuten zortz eginez bi taldeak banatzeko.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: LIZ-007/016
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta jolastordun, eukitzen zenuen jolasen bat eo jostailluik eo nola pasatzen zenuen?
- Jostailluik? Bai, bestelako jolasak. Jolasak? Bai, bai, dibertigarrik bai. Oain ez dittut hemen sumatzen halako jolasakin baiño ez dakit. 'A tres ovalos' esaten giñun pelota joku bat bazan.
- Nola zan?
- Ba plazan jarriko ziñun tiza batekin, o bueno zea bat markatuko zendun raya bat eo ta gero egiten zian ba hiru obalo, triangulo bat balitz bezela. Eta bi bando, bi partek itten zan "kuku miku anda miku txantxa perro" halakoikan zeatu ta "la don [...]mano" separatu zezan kuadrillen, bi kuadrille itten zien ta kuadrille bat jarriko zan rayaz hauzkaldetiken ta pelotakin iten zan. Besteak beste aldetik, obalok zeuden tokin. Ta pelotakin botako zizun, joko, osea rayetatikan fuera eo kanpoa botatzen bazendun, galdu itten zenun. Ta barrun eusten baziozun, ba pelota jo eta obalo batea pasatzen ziñen. Bitarte hortan, han zeudenak pelota harrapatu ta jo in behar zeniyen zuk. Obaloa sartzen baziñen, salbatua zenden. Ta hiru obalo pasatzen zendun.
- Ta zenek irabazten zun?
- Ba irabazi, irabazi iñork askok ez, zeatikan denak galtzen zan ta.
- Jende gehiena geatzen zan aldeko?
- Bai, bai, bai, bai ta hola.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!