Lau urtaro ezagututakoa; 1955eko elurtea.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-072-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2016(e)ko abuztuaren 09a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: LEZ-072/019
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Natura » Meteorologia , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
- Bai. Negu gogorraguak esan duzu. Zuk sumatu duzu...?
- Bai, nik izagutu dut... udaberriya udaberriya, uda eta udazkena ta negua. Hori izaugutu dittut nik hemen, bai.
-Ta gaurko egunian?
- Ez. Ez dao [...]. Orduan, jesus, goatzen na /naiz/ ni txikitan, ni naz gaztiena, bestiak zaharraguak, eta zera, elurra itteko zain egoten giñan, zepuak jarri ta garai hartan txoriyak eta xaxuak eta harrapatzen ta aritzen giñan orduan ta, bai. Eskuak eta hotz hotz hotzak eta... baiño bueno, ez da [...]. Goatzen naz, txikiya nintzan baiño... elurte haundi hura izandu zena hemen... berrogeita hamabostian izango zen orduan. Gogoratzen naz zea, sua hartu zigun zeak, tximiniyak eta nola arittu ziran urak eta botatzen eta behetikan gora joateko ura jelatu itten zen ta... hoik, goguan dakazkit. Ttikiya nintzan baiña goguan dakazkit ze jela zian. Ta geroztikan izandu dia e, horko hainbeste ez baiño bai.
- Eta zer pasa zen ba tximinian?
- Ez... sua hartu zuen frontalak. Eta igo ziren gazte batzuek eta aizkorarekin moztu zuten biga, ura bota ta behera ta, zera gehiago [...] ez zegon... ez zun sua hartu beste ezerk ta.
- Ta zein igo zan ba?
- Bizilagunak. Beste baserrikuak. Etorri ziren ta haiek segittuan... moztu zuten aizkorakin, pusketa.
- Sustua.
- Bai.
- Bai, eta, hor bizilagunak esan duzu eta, seguraski, deitu beharrik gabe edo, esateko modu bat da. Baiño gaurko egunian hori're kanbiatu da ez? Harreman hori, ezta?
- Bai, bai. Eske... egunero baldin bazabiltza beraiekin hizketan ta onduan bazaude ya hartu-emana gehio dezu, baino ez bazera egoten, ya bueno, bai, izan baduzu saten duzu, baiñon atzeratu iten zea. Bueno zerbaitte baldin bada... oso zera, segittuan biltzen da orain ere, ez dao problemik horretan hemen e. Ez, ez. Zerbaitte laguntza behar badezu ez dao problemikan. Harreman hori bado orain're.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!