Aita Lezoko langileen kooperatibaren aldekoa
Hizlaria(k):
Urkizu Sarasua, Mari Kruz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-061-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mari Kruzen gurasoek, ezkondu aurretik, berniz fabrika batean egiten zuten lan, baina ezkondu eta amak lana utzi zuen. Aita langileen kooperatibaren aldekoa zen, eta gerra piztu zenean, ez zuen asko uste bere bila joango zirenik, baina hala gertatu zen, eta Frantziara joan behar izan zuen ihesi. Lau urte egingo zituen han. Orduan, amak lanean hasi behar izan zuen, familia aurrera aterako bazuen. Familiaren aldetik laguntza jaso zuten, baina urri samarra, aiton-amonen eta euren arteko diferentzia ideologikoak tarteko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Irati Odriozola
- Data: 2012(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: LEZ-061/002
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!