Aita Lezoko langileen kooperatibaren aldekoaMari Kruzen gurasoek, ezkondu aurretik, berniz fabrika batean egiten zuten lan, baina ezkondu eta amak lana utzi zuen. Aita langileen kooperatibaren aldekoa zen, eta gerra piztu zenean, ez zuen asko uste bere bila joango zirenik, baina hala gertatu zen, eta Frantziara joan behar izan zuen ihesi. Lau urte egingo zituen han. Orduan, amak lanean hasi behar izan zuen, familia aurrera aterako bazuen. Familiaren aldetik laguntza jaso zuten, baina urri samarra, aiton-amonen eta euren arteko diferentzia ideologikoak tarteko.