Mari Kruz Urkizu Sarasua
Lezo (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Gurasoak lezoarrak zituen eta bera ere bertan jaio eta bizi izan da. Sei senidetan bigarrena da eta Gurutze Santuaren plazan, jaio zen leku berean, bizi zen elkarrizketa garaian ere, familiako etxean. Gerra garaian, berak lau urte zituela, aitak Frantziara joan behar izan zuen eta han lau urte pasatu zituen. Aita kanpoan zela amak lanean hasi behar izan zuen seme-alabak aurrera ateratzeko; oso une gogorrak izan zirela dio. Lan askotan aritu da Mari Cruz: fabrikan, katekista, eskolatan laguntzen, emaztegaientzat soinekoak josten… Ezkondu eta alaba bat izan zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-061 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Irati Odriozola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute