Lezo (Gipuzkoa)

Lehengo arropak eta haiek zaintzeko ahaleginak

Lehengo arropak eta haiek zaintzeko ahaleginak Umetan, jostunak egiten zizkien arropak. 13-14 urterekin, galtza luzeak janzten zituzten mutikoek, eta galako janzkera iruditzen zitzaien hori; ilusio izugarria egiten zien. Txapelik ez zuten erabiltzen umetan; gurasoek bai, ordea. Lehen, zer-nolako oinetakoak erabiltzen zituzten azaltzen du. Zapatariek lan handia izaten zuten, oinetako pare bakarra izanik, jendeak ondo zaintzen baitzituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-060-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, jostunak egiten zizkien arropak. 13-14 urterekin, galtza luzeak janzten zituzten mutikoek, eta galako janzkera iruditzen zitzaien hori; ilusio izugarria egiten zien. Txapelik ez zuten erabiltzen umetan; gurasoek bai, ordea. Lehen, zer-nolako oinetakoak erabiltzen zituzten azaltzen du. Zapatariek lan handia izaten zuten, oinetako pare bakarra izanik, jendeak ondo zaintzen baitzituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuen erropak eta ze izaten zian jostunak eindakuak?
- Bai gure amak ez zakian josten baiño, bai bizilaguna jostuna zena ta galtza motzak, galtza motzak ibiltzen giñan orduan ta, orduan behin hamabi-hamahiru-hamalau urtien galtza luzie jazten zen "como vestirse de gala". Galtza luzia jaztia mutil kozkorrantzako, oan bezela ez,ez,ez galtza motzak. Ta galtza luziek jaztia ya usten zun ya gizona eiñ ziñela, ilusiyo izugarri handiya galtza luziek jaztia garai haietan. Beti galtza motzakin ta, batikan ere ez zien eskolan (...) Juten ziñen bezela jun, han ez zen zearikan, denak galtza motzak.
- Ta txapelik erabiltzeko ohiturarik?
- Txapelik ez,ez,ez; txapelik ez.
- Umetan ez?
- Umetan ez, gurasuek bai baiño nik txapelik ez nun behin ebiltzen.
- Ta gero, behin hamabi urtetik aurrera
- Ezta ere, nik txapela oain ebiltzen det neguan, gure aittak beti txapel haundiyakin, gure aitta haundiya zen. Orduan gizonekin txapelakin baiño hola gazteiyak ez. Hola hemezortzi- hogeita bost-hogetasei urte txapelik ez behin ere.
- Ez zen ohitturarik.
- Hori ez zen ohitturie ezta lantokiyan. Lantokiyan ez zen zera bixera, orduen ez zen bixerik gaiñea ta, lantokiyan gu aittare txapela baiña lantokiyan txapellik gabe ibiltze zun gure aittek papeleran, ez zun txapellik ibiltzen. Kalien ibiltzen huan bakarra.
- Ta umetan oiñetakuak, hanketakuak zer?
-Abarkak.
- Abarkak?
- Ta gomazko zapatak
- Lehen esan dezu gomazko zapatak.
-Ta behin hola hemezortzi urte sandaliak. Hola sandalia haundi batzuek,sandaliak o zapatak'e parea zea hiru-lau urteko zulo erdiya jarri, takoia jarri ta astien behin bakarra jantzi beste gañekuan abarkak o zapatilllak o apargatak o...
- Ta negurako zapatak?
- Neguko zapatak, gomazko zapata haundi batzuek, kubiertak azpian jarrita buenoo, buenoo, buenoo...
- Lehen zapateruak eukiko zuen lana?
- Bai, erru lana.
- Zaharra bota ta berriya?
- Ez,ez,ez oain berzela hiru lau pare ez, ez,ez, pare bat eta harekin ahal zen guziya tiratzen zen, dena arreglua, dena arreglua. Zenbat sola erdi ta zenbat takoi, oain zapatero batek esango nau ta harek... oaingo suelak dia pegatuak ta orduan eskuz funtzionatzen, ez zeon kolik eta ezerre dena dena eskuz, larrua.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia