Joxe Zumeta Jaunarena

Lezo (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Bilbon jaioa, gerra garaian. Urtebeterekin Lezora joan ziren bizitzera, Zubitxo kaleko Juanenea etxera. Ama nafarra zen, Erasungoa, Errenteriara neskame joana. Aita Lezokoa zen, eta Errenteriako paper-lantegian egiten zuen lana. Joxek ere hantxe egin zuen lana 16 urtetik 23ra, makina batek eskua harrapatu zion arte. Hori bai, aurretik ere lanean zebilen: 12 urterekin zapatari ofizioa ikasi zuen, eta 14rekin bakailaoa deskargatzera joaten zen Pasai Donibanera; arrain-kaxak josten ibili zen, baita ardo-upelak konpontzen ere. Lezora ezkondu zen; eta, handik hogei urtera, Hondarribiara joan ziren bizitzera. Bertako Kasino Zaharreko lehendakaria zen elkarrizketa egin zitzaionean.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-060 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Langileekin jolasean, haien egoeraz jabetu gabe Bideoaren ikonoa
2 "Uso txuriak" eramandako maisua Bideoaren ikonoa
3 Hitzaldietara joan, eta hango propaganda onartu egin behar Bideoaren ikonoa
4 Bakailaoa deskargatu, eta bat kolkora Bideoaren ikonoa
5 Poliziaren dendan pikuak lapurtzen Bideoaren ikonoa
6 Zapata gutxi zegoenez, zegoena ondo zaindu behar Bideoaren ikonoa
7 Aita eta bera, lan asko egindako gizonak Bideoaren ikonoa
8 Paper-fabrikako lan-prozesua Bideoaren ikonoa
9 Egunkarietarako papera egiteko prozesua eta tresnak Bideoaren ikonoa
10 Paper-fabrikako makinen funtzionamendua Bideoaren ikonoa
11 Makinetako mantak ondo aprobetxatzen zituzten Bideoaren ikonoa
12 Paper-fabrikako materialen inguruko pikarokeria Bideoaren ikonoa
13 Paper-fabrikako lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
14 Uholdeek bakarrik gelditu zuten paper-fabrikako ekoizpena Bideoaren ikonoa
15 Garai batean, batean eta bestean, 12 ordu lanean Bideoaren ikonoa
16 Paper-fabrikako egurra lantzen Bideoaren ikonoa
17 Egurretik papera lortzeko prozesua Bideoaren ikonoa
18 Lehendik hona, ekoizpena asko azkartu da Bideoaren ikonoa
19 Paper-fabrikak eragindako kutsadura Bideoaren ikonoa
20 Umetako bainuen arriskuak Bideoaren ikonoa
21 Txirlak eta aingirak harrapatzen Bideoaren ikonoa
22 Umetako aisialdia vs gaztetako aisialdia Bideoaren ikonoa
23 Lehengo arropak eta haiek zaintzeko ahaleginak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Zapaten zorua egiteko modua lehen eta orain Bideoaren ikonoa
25 Zailena, zapaten zorua jostea Bideoaren ikonoa
26 Zapatari zeneko lanak Bideoaren ikonoa
27 Lehengo oinetako motak Bideoaren ikonoa
28 Arropa ez hondatzeko izandako burutazio xelebrea Bideoaren ikonoa
29 Dirurik ez zegoenean ere, konfiantza bai Bideoaren ikonoa
30 Bakailaoa deskargatzen ibili zeneko garaia Bideoaren ikonoa
31 Gauez kalean ibiltzeko beldurra Bideoaren ikonoa
32 Pinuak botatzen ibili zenekoa Bideoaren ikonoa
33 Errazionamendu garaiko "luxuak" Bideoaren ikonoa
34 13 urterekin, arrautza osoa jan Bideoaren ikonoa
35 Arrain-kaxak josten aritu zenekoa Bideoaren ikonoa
36 Ardo-upelak konpontzen Bideoaren ikonoa
37 Upelak konpontzeko moduak Bideoaren ikonoa
38 Emakumeak zenbait fabrikatan lanean, bereziki Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia