Soldadutzako anekdotak
Motorra izan zuen soldadutzan eta libre uzten ziotenean etxera etortzen zen motorrez. Behin istripua izan eta danbolina puskatu zitzaien. Soldadutzan oso giro ona izan zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: LEZ-038/047
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Eta han motua´re eukitzen nun, han inguruko herri ttiki bat zen Muruarte de Reta. Ba han bi nere edadeko, bi bixki zien, bi neskak zien ta haikin motoa garbittu ta dena eta beaiek itxian eukizen ziaten. Geo, lanbatetan eo etortzen nitzan etxea, libre uzten ziatenian. Ta goatzen naiz, batian "este" launa Azpeitiko hoi Galdos, Luis Mari Galdos, hoi gitarrakin ta nik tanboliña bizkarrian ta harrek gitarra ta motuan heldu giñan biyek. Ta Pamplonan kamioi batek heldu zigun ta lurrea eori giñan. Ez […] ezer pasa, baiño tanboliña hautsi zen. Hautsi in zan tanboliña ta kapitanai esan niyan: "Mi Capitán, que me tendra que dejar marchar a casa otra vez por que no tengo otro tanbolín, se me ha roto". "Teniente, apunta bien todo lo que te hace falta que no vas a ir más a casa". Ta goatzen naiz tanboliñan billa nola etorri nitzan berriz. Neon nik nik egiya esan egunak oso onak pasa dittut, danboliñakin ta, karo, anbiente bat lagunartia, geo Donostia […] lagunartia, Luis Mari Galdos ta hoik ta.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!