Manuel Olasagasti Arriaga
Lezo (Gipuzkoa) (1940-2013)
Biografia
Kale Nagusiko Harrieskaileta izeneko etxean jaio zen Manuel, Lezon. Aita Harrieskailetan bertan jaiotakoa zen, eta ama, berriz, alboko etxean jaiotakoa. Lehendabizi Lezoko eskola publikoan hasi zen ikasten; gero, Errenteriako Pioneko etxean, Santa Klara kalean aritu zen Ixiar Etxeberria maistrarekin. Manuelen aita txistularia zen eta elizako koroan ere kantatzen zuen. Manuelek ere txistua jotzen ikasi zuen eta Lezoko txistularia izan zen urte askoan. Lehendabiziko notak aitak erakutsi zizkion eta bederatzi urterekin solfeo ikasten hasi zen herriko apaizarekin. Hamabi urterekin Lezoko txistulari taldea osatu zuten, Xabier Pikabea eta Xabier Intxaurrandietarekin batera. Hortik aurrera herritik kanpora ere jo izan zuten. Manuel arrain-saltzailea izan da, hori izan du bizibide. Osabarekin batera hasi zen eta arrandegia ireki zuten Lezon. Manuel motoarekin ibiltzen zen baserrietan arraina saltzen. Beranduago emazteak (Arantxa Goia) eta biek jarraitu zuten arrandegian. Baina 1975ean arrandegia itxi eta arraina saltzen jarraitu zuten, barkuei zuzenean erosi eta gero banaketa eginez. Zazpi seme-alaba izan zituzten eta haiek ere pixkanaka aitaren enpresan lanean jarraitu dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-038 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute