Neskak ezkutuan bainatzen ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-038-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bainatzera mutilak joaten ziren normalean. Neskak beste leku batean, ezkutuago, bainatzen ziren. Hala ere, gaizki ikusia zegoen neskak igerian ibiltzea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: LEZ-038/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
- Ta zuek mutil koxkorrak o elkartzen ziñaten hor baiñatzeko ta jolasteko ta, ze izaten ziñaten danak mutillak o neskak izaten zian tarten?
- Neskak ez, neskak orduan, bueno neskak batzuk joaten ziren, orduan, zea kamisoiakin joaten zien, ez zen traje baiñuik-ta ez zen. Bragakin ta baiñon joaten zien beti erroteta, San Juana inguru harta o biñon.
- Pixka bat ezkutuan bezela?
- Guretatik zerbait urruti. Orduan, neska bat igeri itten ikustea zea gaiñea, pekatua izango zan, guretzako pekatua ordun neskak ikustea. Ta gaiñea, atrebitzen zien neskak igeri ittea joateko'de oso gutxi zien, oso, herriyan destakatu bat eo beste izaten zien, baiño ez zien ez, gaiñea ez zen normala izaten, nola hara joanda.
- Gaizki ikusiya ere igual, ez? Gaizki ikusia're bai.
- Bai, pekatua, denbora hoitako pekatua, orduan pekatua.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!