Beti bainatzen, ihar-ihar zeuden
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-038-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lezoko hondartzan bainatu egiten ziren lehen; gurasoek ez zieten uzten joaten, egun guztia uretan pasata, ihar-ihar baitzeuden.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: LEZ-038/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
- Ta baiñatu ta iten al ziñaten?
- Bai. Bai, bai. Guk, karo, aittak eta amak ez ziguten uzten, "por que" eun guztiya putzuan pasatzen gendun hor mutil koxkorretan, eun guztiya putzuan eta ihar-ihar-iharrak eta pareta, baiño txuriyo aurpegia're ihar-iharra txupa-txupa beti putzuan sartuta beti urian. Eta goatzen naz, amak eta igeriya eamateko galtzak-eta gorde itten ziguten. Baiño billatzen genittun beti galtza zaharrak, zuluak, galtza zaharrak, baiño galtzak zien, galtzai moztu zeak muturrak. Ta eukitzen genittun, hor egur tartian-eta gordiak. Eta, karo, orduan amak uzten zun itxian trajebaiñua nola itxian zion ez zeudela putzuan. Baiñon, han [...] beti-beti putzuan sartuta, beti putzuan.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!