Lezo (Gipuzkoa)

Ahizpa zaharragoaren soinekoa berari pasatu

Ahizpa zaharragoaren soinekoa berari pasatu <p>Jaietan dotore janzten ziren. Gogoan du nola ahizpa zaharragoari jantzi berria egin eta berari harena pasatu zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-035-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaietan dotore janzten ziren. Gogoan du nola ahizpa zaharragoari jantzi berria egin eta berari harena pasatu zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jaitan igandetan iten zan arropa aldatu beti, ez?
- Bai, jaitan dotore. Beti bazen zerbait´e. Ni goatzen naz komuniyua in nun, nere ahizpan komuniyoko zeakin soiñekuakin eta nei berriya eosi beharrian ahizpai trajia eosi ziyon amak, bueno, tela ta bizilaunak josi ziyon trajia nere komuniyoako. Hoi goatzen naz. Ta nik'e berriya nahi nun: "Ama, nei berriya, berriya". Ta arreglatu ziyen ahizpana ta harrekin eta gaiñea, leheno igual laupabost itten ziyen soiñeko batekin, denak utzi bata besteai. Nik ahizpanakin in nun. Ta harri berriya in ziyon nere amak berriya in ziyon harri trajia. Berdexka bat, goatzen naz gaiñia koloria ta.
- Bai, e! Klaro, orduan arropa berriya gauza haundiya zan.
- Eta astian ibiltzen giñan batakin ta hola biño jaiyeako apaintzen giñan. Bai, itten giñan, itten giñan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia