Lezo (Gipuzkoa)

Motelenak bazkaririk ez

Motelenak bazkaririk ez <p>Beheko sua zuten etxean. Eltzekoa normalean babarruna jaten zuten, etxean egiten zuten eta. Denek ontzi batetik jaten zuten, mahaiaren erdian jarrita. Ahizpak, ordea, motela izanik, gutxi jaten zuela eta, plater bana jarri zien azkenean amak. Ogia kaletik ekartzen zuten: goizean, amak; eta, arratsaldean, Margaritak berak. "Seiko ogia", sei koskorreko ogia, ekartzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-032-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beheko sua zuten etxean. Eltzekoa normalean babarruna jaten zuten, etxean egiten zuten eta. Denek ontzi batetik jaten zuten, mahaiaren erdian jarrita. Ahizpak, ordea, motela izanik, gutxi jaten zuela eta, plater bana jarri zien azkenean amak. Ogia kaletik ekartzen zuten: goizean, amak; eta, arratsaldean, Margaritak berak. "Seiko ogia", sei koskorreko ogia, ekartzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Su bajua, iriki hoitakua.
- Bai, bi aitton-amonakin.
-Hola zan, ekonomika zan?
- Ez, ez, ez, ez, lurrian. Geo zittun hola hemen ta hemen hola aitton-amonak ta erdian hemen sua in. Geo txapa bat zun ta atzi hartan sagarra jarrita erre iten zian, hautsetan.
- Sagar erriak? Eta bestela heltzekua ingo zenuten? Normalian heltzekua ze jaten zenuten?
- Babarruna, babarruna etxian ereiten genun ta, badakizu.Babarruna ta... Etxian baba zenian baba sartu ta, babarrunak ta, ahal dena, dena fuente batetik.
- Danak batetik?
- Bai. Denak batetik.
- Eta nola banatzen zenuten jana, mahaian erdian jartzen zen hua?
- Hua mahaian erdi-erdian jarri ta buelta guztian denak jarri bueltan ta kutxarakin, batek bakizu pizkorra zenak aguro jaten zun ta bestiak berriz mantxo. Ahizpak, oso mantxua zen, oandik bizi da, gaixua, izango dittu noventa y ez dakit zenbat urte ta bizi da, eta hua lehen gutxi jaten zula, ta hua gosiak geatzen zela ta amak denak platera bana jarriko zigula ta denai geo platera bana jarri zigun.
- Osea ke geo hasi ziñaten bakoitza bere platerakin?
- Bai, bakoitzak norberiakin.
- Ta ogia ze iten zenuten etxian?
- Ez, ez ez, kaletik ekartzen giñun. Goizian amak ekartzen zun eta arratsaldian gehienian ni juaten nintzen, gazteena nintzen ta neri bialtzen ziaten. Seiko ogiya goatzen al zea? Hola borobila, borobil-borobilla ta sei koxkorrekin ixkiñetan, halakua ekartzen gendun arratsaldetan, mami asko izaten zun e, baiña halakua.
- Ona zan hua.
- Bai, ona zen hua. Halakua beti ekartzen giñun dendan hartua.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia