Margarita Legorburu Loiarte
Lezo (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Lezoko Donibanealde bailarako Kabitetxiki baserrian jaio zen Margarita. Aita Lezoko Herriko-Etxe baserrikoa zuen eta ama, berriz, Goizuetakoa, gazterik Lezora neskame joandakoa. Gazterik, hamabi urte zituela, hil zitzaion aita. Lezoko eskola publikora joan zen; eskola gaztelaniaz zen eta Margarita ez zen batere gustura joaten, askotan bidean negarrez joaten zela kontatzen du. Gero eskola partikularretara eraman zuten; Miren Gezala lezoarra zen irakaslea eta han gustura ibili zen. Gerraurrean, zortzi bat urte zituela, Lezoko beste neska batzuekin batera Batzokiko poxpolinen taldean parte hartu zuen, bertan dantzak ikasten zituzten. Bederatzi anai-arreba ziren eta haurra zela hasita baserriko lanetan aritu zen. Hamabi urterekin utzi zuen eskola. Hemezortzi urte bete arte baserriko lanetan laguntzen aritu zen, esnea eta barazkiak saltzera eramaten baitzituzten Pasai Donibanera. Hemezortzi urterekin hasi zen Donibaneko Pisben lanean. Oiartzungo Txikierditik bueltan ezagutu zuen bere senar izango zena, Jose Krutz Aiestaran oiartzuarra. Hogeita bederatzi urte zituen Jose Krutzekin ezkondu zenean eta Harrobialde etxean jarri ziren bizitzen. Senarrak Errenteriako Papeleran egiten zuen lan. Margarita Pisben aritu zen lanean lehenengo haurra izan arte. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-032 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute