Lezo (Gipuzkoa)

Umetan, paduran bainuan, arrantzan eta jaten

Umetan, paduran bainuan, arrantzan eta jaten <p>Lehen, kaian, arrantzan eta igerian aritzen ziren. Lehen, itsasoa barrenago sartzen zen, eta padurak zeuden. Hor, izkirak eta karramarroak egoten ziren, eta haiek harrapatzen aritzen ziren beraiek; gero, baina, ez zieten uzten etxera eramaten, zikinkeriak zirelakoan. Horregatik, kaian sua egin, egosi eta jan egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, kaian, arrantzan eta igerian aritzen ziren. Lehen, itsasoa barrenago sartzen zen, eta padurak zeuden. Hor, izkirak eta karramarroak egoten ziren, eta haiek harrapatzen aritzen ziren beraiek; gero, baina, ez zieten uzten etxera eramaten, zikinkeriak zirelakoan. Horregatik, kaian sua egin, egosi eta jan egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kai inguru hoi ta, klaro, itsasua sartzen zen, marea goian, jeitsi’re bai, eta hor, arrantzan edo gauzak hartzen-ta ibiltzen ziñatela…
-Bueno, hor… ta igeri, eta dena… Oain, oain portua ta bere zea hoiek, dien hoiek denak, itsasua barrenago sartzen zen, eta gero gaiñea, gero zien marismak, entenditzen? Eta hor izkirak asko izaten zien, eta karramarruak’e bai, eta oiñetakuak erantzi ta putzuan sartu ta hor ibiltzen giñan, ba harriyak altxa ta karramarruak’o ateratzen bazen hura harrapatzen ta, hola ibiltzen giñan. Gero etxietan ez ziguten uzten.
-Zer?
-Eramaten etxea. Hoiek, zikinkeri hoiek!
-A, bai, e?
-Eta bueno, goxuak zien jateko eta bazien [gustatzen...] ta askotan, ba kaian bertan eitten genuen sua ta egosten genittuen. Ura bazen, kaian, itturri bat bazen, eta bertako itturritik ura hartu ta egosten ta aitzen… bueno, pikardiyan, bakizu, bueno...
-Baño egosi ta gero jan?
-Jan! Hoixe!
-A bai?
-Bertan harrapatuak, oso onak. Bai, ez dakit nundik ekarriyak biño hobiak izaten zien, e!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia