Lezo (Gipuzkoa)

Umetan, erruz jostatzen ziren

Umetan, erruz jostatzen ziren <p>Umeak ziren artean, jostatu besterik ez ziren egiten, erruz jostatzen ziren. Orduko jolasak aipatzen eta azaltzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umeak ziren artean, jostatu besterik ez ziren egiten, erruz jostatzen ziren. Orduko jolasak aipatzen eta azaltzen ditu.

Transkripzioa

-Ta, ze izaten zenituzten, bakoitzak zuen lanak, iteko?
-Bueno…
-Bakoitzak bere lanak izaten zitun?
-Bueno, bitu, gu umiak giñan artian, jostatu besteik ez genuen itten. Zergatik ama, amuna, Izeba Bitoriana, gero ahizpa zaharraguak ere, bueno, ta gu, edo ni behintzat, ni eta nere ondorengo bi ahizpak, behintzat, jostatu erruz iñak gea.
-Asko jolastu dezu…
-Asko! Oso asko. Oso asko.
-Zertara jolasten ziñaten ba?
-Bueno, guk, lehenbizi, sotuan genuen “a perpetuidad”, “salanburua”.
-Zer?
-”Salanburua”. Ez dakizu “salanburua” zer den? Kolunpio.
-A… Ba ez nun sekula entzun…
-Ba biga batei, zeatik, zintzilik, beti, beti, han egoten zena. Osabak iña hura ere, jostatzeko. Egualdi txarretan, ba han. Egualdi onetan, honea, kanpoa atera, eta baratz inguru hontan, ba itten genuen denda, eta itten genittuen itxia, ta eskola, ta denak. Eta gero, hemen atzeko sala haundi hontan, atzeko sala hau, uain terraza dena, hau guztiya atzeko sala zen, gehiena behintzat, eta hor, gero itxe hau amonan itxia zen. Eta nere lehengusuak-eta, asko, beti hemen sartuak ibiltzen zien.
-Etorriko zien…
-Bai, asko, beti hemen. Eta orduan, egualdi txarra zenian-ta, hola, zer, eguarritako oporretan, ta [abar], hor ibiltzen giñan eskolaketan-ta, bat maistra ta bestiak eskolan, ta bestiak… Ta bai. Gero kalian, berriz, ba bai, txingoketan ta, sokasaltuan ta, “kaiokakin” ta, kromuakin ta, hoietan. Gure [...] edo jostaketak hoiek zien.
-Bai, bai, bai…
-Ta itxian katillo polit bat hausteko zai, gero jostatzen ibiltzeko, katillo bat izateko, katillo polit bat izateko. Ez zen jostailluik gure garaian. Oso gutxi.
-Baiña jolastu iten ziñaten…
-Jolastu? Jesus! Oso asko! Asko! Asko! Asko!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia