Elgeta (Gipuzkoa)

Jolasak: pilota, arbi-bolaka

Jolasak: pilota, arbi-bolaka Mutikotan pilotan, arbi-bolaka... aritzen ziren lagunekin. Arbi-bolaka zer den azaltzen du. Zumarragan pilotan aritzen zirela dio. Mutikotan ibiltzen ziren batzuen izenak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-038-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikotan pilotan, arbi-bolaka... aritzen ziren lagunekin. Arbi-bolaka zer den azaltzen du. Zumarragan pilotan aritzen zirela dio. Mutikotan ibiltzen ziren batzuen izenak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek eskola-garaixan ze jolas-klase egiten ziñuen?
-Jolas-klasiak hamen eitten giñuzenak ba, zapatutan edo domeketan juntatzen giñazen mutikuak pelotan ein o lokesea, ta arbi-bolaka ta.
-Arbi-bolaka?
-Arbixak harrapau solotan kalian botatzeko; ba holakotxe tontokerixak. Baiña ostian deporteik...
-Ez daukat sekula entzunda.
-Arbi-bolaka sekula ez dozu entzun? Guk eitten giñuzen, han arbi-soluak, lehen arbixa egoten zan, nabua, bakizu, arbixa. Joan eta mutikuak grupuak [etaratzen giñen]. Grupuak batak bestiai arbixak etara soluan, ta batak bestiai jaurti ta joten. Holaxen.
-Arbixa, arbixa...
-Sorokuak?
-Sorokuak, ganauak jaten dabenak.
-Basarrittarra ez zan haserreketan?
-Baiña ez pentsau danak etaratzen giñuzen. Bat edo bi etaratzen giñuzen hor kale inguruan zagozenak eta. Lehen hor danian zeuan kalian basarrixa. Ganauak, batak behi bi bestiak bat. Ta ostian guk pelotan puxkat. Fubolik eta, fubol asuntuik eta ez.
-Orduan arbixok atara eta batak bestiai bota?
-Batak bestiai bota. Zeozetan ibilli.
-Arbixak buruan emon ezkero...
-Arbixak?
-Narrukuak be bai galantak [...] emon, e! Jolin! Baiña ez. Baiña ez. Ostian guk deporteik eskolako denporan.
-Eta horri esaten zontsein arbisoroka?
-Arbi-bolaka. Ta gero Zumarran ba pelotan eitten giñuan gehixao. Kuadrillia juntatzen giñan pelotan eta gero bizikletan be ibiltzen giñan. Baiña...
-Eta txirikilletan eta holako jolasetan zuek?
-Txirikilletan eta jokatzen giñuen baiña gutxi hemen. Aste Santuan, hortxe Garizuma zerian igual eitten zan, baiña guk gutxi. Gu oso gutxi. Gu asko ibiltzen giñan goittibeheran. Goittiberak badakizu zertzuk dien? Karruak, horrek karruok? Gu horrekin ibiltzen giñan.
-Badaukatzue erripa ederrak hemen.
-Hemen goittik behera guk hartu giñuzen narrukuak hemen. Baiña karruak bixkorrak. Hor goittik joaten zien, zienian joaten zienak kotxiak, e. [juegobolosekin?], karruakin eta. Grupo bat egon giñan, booo. Kuadrilla bat, Abadeko Jabier eta Idigoras eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia