Elgeta (Gipuzkoa)

Baserrian beti morroiak edo neskameak

Baserrian beti morroiak edo neskameak <p>Baserrian beti izan ditu bi morroi. Bi morroi eta neskame bat ezagutu ditu etxean. Baserri handia izanik lan asko zuten eta. Etxean gurasoak, izeba bat eta neba-arrebak bizi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-038-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian beti izan ditu bi morroi. Bi morroi eta neskame bat ezagutu ditu etxean. Baserri handia izanik lan asko zuten eta. Etxean gurasoak, izeba bat eta neba-arrebak bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dostazu mutikua ziñanian morroiak eta egoten ziela.
-Morroiak, gurian morroi bi egoten zien. Morroi bi ta kriadia be bai, kriadia ezaututa nao ni, Basili; oindiokan bizi da.
-Orduan lan asko egongo zan etxe hontan, ezta?
-Bo. Hamen basuan, hamen biharra eitten zan... Labrantzia, dana labrauta. Ehun anea gari hartzen zien, e. Artua beste hainbeste, ta babia... Hamen labrau eitten zan! Booo.
-Eta zenbat jente bizi ziñaten ba?
-Gu bizi giñan aitta ta ama, ta izeko bat, aittan arreba bat solteria, gerratian aitta ta ama hil zotsezenak hamen. Oindio gaztia zan. Gaztia ba, ya hamasei urtekin eskua moztu ta, gero biolau ta... Ba. Ein zotsezen kristonak. Ta haxe bizi zan. Berak josten eitten zeban kalian. Jostuna zan. Ha zan aittan arrebia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia