Umetan, paduran bainuan, arrantzan eta jaten<p>Lehen, kaian, arrantzan eta igerian aritzen ziren. Lehen, itsasoa barrenago sartzen zen, eta padurak zeuden. Hor, izkirak eta karramarroak egoten ziren, eta haiek harrapatzen aritzen ziren beraiek; gero, baina, ez zieten uzten etxera eramaten, zikinkeriak zirelakoan. Horregatik, kaian sua egin, egosi eta jan egiten zituzten.</p>