Lezo (Gipuzkoa)

Sagarra biltzen

Sagarra biltzen <p>Iaz 15.000 kilo sagar hartu zituzten, aurten 3.000 bakarrik. Euripean eta presaka bildu behar izan zuten. "Kizkia eta koparekin" biltzen dute sagarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-026-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iaz 15.000 kilo sagar hartu zituzten, aurten 3.000 bakarrik. Euripean eta presaka bildu behar izan zuten. "Kizkia eta koparekin" biltzen dute sagarra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta uzta ona ematen du?
-E?
-Uzta ona ematen al du?
-Bai. Lehengo urten ona genun! Aurten gutxixio genun, aurten.
-Gutxixio izandu da, ezta?
-Lehengo urtian hamabost mila kilo bildu genittun, e!
-Ostras…
-Bai.
-Asko.
-Aurten hiru bat o hola.
-Hoik’e biltzen lana!
-Bo! Lehengo urten asko genun. Ta egualdiyak txarrak itten zittun! Beti ebiya, ta ebiya, ta… Sagardozaliai eman nahi izaten geniyon ta azkeneako aste bat bakarra jarri zigun. Nahiko bota ta bildu ta emateko. Aste bat bakarra! Asko baitzen, ta ezin enpleatu, lehengo urtian, ta guk’e hartzia nahi genun, ta hantxe, ebiya ai dula sagarrak goittik bota ta biltzen ta aste bat pasa genun.
-Busti-bustiya sagarra.
-Busti-bustiya, bustiya sagarra? bai gu’re!
-Baita’re!
-Arropa zaharra jantzi, zira zaharrak-eta…
-Zekin biltzen dezute sagarra?
-Kizkiya ta kopakin.
-Ta geo zakua bete.
-Geo, geo zakura bota, bai. Kopa betetzin, geo zakura bota.
-Ta geo ya zakuak eamaten dituzue /eamateittuzue/…
-Bai. Remolkian.
-Tolarian…
-Tolarea.
-Zea, tolare, hara, sagardozalia [mediyo]. Bai. Hiru bat, o milla kilo aldiyan ematen nittun. Remolkia ta kotxia, biyakin.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia