Sagardoa egiteko sagar motak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-026-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zenbait sagar mota: erramu sagarra, martzial sagarra, patxulua, mosolua, aldako sagarra, kafandoka, olio sagarra... Jateko ere onak ziren klase hauetariko batzuk. Orain izen diferenteak omen dituzte eta lehengo batzuk galdu egin omen dira. Sagardo ona egiteko sagar geza erabiltzen da gehienbat, baina gaziarekin nahastuta. Txalaka sagarra gazia da. Geza hutsarekin zozoagoa eta goxoagoa irteten da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: LEZ-026/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza
Transkripzioa
-Ze sagar klase zeuden orduan?
-Orduan, erramu sagarra-ta, martziel sagarra-ta, holako zeak, izenak zituztenak. Patzulua-ta, mozolua-ta, hoik, holakuk bazian, aldako sagarra-ta, erramu sagarra-ta, bazien. Ta, bai… kafandoka-ta, antza’re onak zien hoik. Oliyo sagarra-ta, holako izenak. Sagar klase ona zien [hoik] jateko’re! Gordiñik hola jateko ta erreta’re bai-ta…
-Klase asko.
-Oain, klasiak diferentiak dia oain. Oain izen diferentiak dittuzte askok, sagarrak. Orduko sagar klaseik ez da oain asko. Ez da azaltzen, oain asko, ordun zien hoik. […] oliyo sagarra-ta… kafandoka izango da uain’e… Oliyo-sagarra-ta, aldako sagarra-ta holakoik oain gutxi ikusten da.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!