Sagardoa egiteko sagar motak <p>Zenbait sagar mota: erramu sagarra, martzial sagarra, patxulua, mosolua, aldako sagarra, kafandoka, olio sagarra... Jateko ere onak ziren klase hauetariko batzuk. Orain izen diferenteak omen dituzte eta lehengo batzuk galdu egin omen dira. Sagardo ona egiteko sagar geza erabiltzen da gehienbat, baina gaziarekin nahastuta. Txalaka sagarra gazia da. Geza hutsarekin zozoagoa eta goxoagoa irteten da.</p>

Sagardoa egiteko sagar motak
Joxe Garmendia Gaztelumendi
- ahotsak.eus