Lezo (Gipuzkoa)

Ur bila errekara lehorteetan

Ur bila errekara lehorteetan <p>Bi aldiz ematen zitzaien egunean ura ganaduei ur korrenta ipini arte. Lehorte handia zenean gurdiarekin joan behar izaten zuten ura ekartzera; Lopeneko errekara gehienetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi aldiz ematen zitzaien egunean ura ganaduei ur korrenta ipini arte. Lehorte handia zenean gurdiarekin joan behar izaten zuten ura ekartzera; Lopeneko errekara gehienetan.

Transkripzioa

Gero, berandu arte, berandu arte, askotan izaten zan ur bildua hemen, eta ura goizian eta eguardiyan ematen zitzaiyon. Gero korrienteko ura jarri gendunian, ba jarri ziyoten bertan, bere lekuan; hoi berandugo.

Ta hura falta zenian, ba, edo lehorte pixka-pixkat itten bazan, hor guk, hor gendun behia hortan, “frailia”-edo esaten geniyona, ura [...] motor txikiya, uran presiyuakin bera [...] zana. Bañon, irriyoko ura gutxi izaten zan, eta legorte pixkat baldin bazan, ba, hori, hori legortu itten zan eta ur billa, hartu karlia ta gurdiya ta idi paria, eta ahal zan tokira, ur billa, haientzako.
-Ta nora juaten ziñaten hori...
-Gu, jeneralmente-jeneralmente, hor Lopeneko erreka hortan asko zan hor ura, behia hortan, eta horrea.
-Horrea.
-Bestela, uain galdua da, biño Urruillako (Urruleku) baserri hortan zan itturri- manantial txiki bat, oso ona, ta horrea ere bai, tak. [Normalian gutxiyo horrea. Lopeneko erreka horta.]

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia