Gregorio Arruti Legorburu
Lezo (Gipuzkoa) (1927)
Biografia
Lezoko Herriondo bailarako Bordatxo baserrian jaio zen Gregorio. Aita Bordatxo bertakoa zuen eta ama Lopene baserrikoa. Zortzi urte zituenerako hasia zen aitarekin itzain-lanetan, idi parearen aurretik jarrita aretzen edo goldatzen aritzen zirenean. Lezoko eskolara joaten hasi zen, baina gero Errenteriako fraideetara bidali zuten eta Miguel Zozaya irakaslearekin ere aritu zen klase partikularrak hartzen. Bordatxo sagardotegia izan zen, betitik ezagutu zuen bertan sagardotegia Gregoriok: arreba eta lehengusuarekin batera sagardo pitxarrak ateratzen edo kobratzen aritzen zen. 36ko gerra etorri zenean, sagardotegia itxi behar izan zuten. Gerra garaian Jaizkibelen zebiltzan langile-batailoietakoek baserriko goiko solairuan egiten zuten lo egunero eta baserriaren bazter batean sukalde moduko bat zuten soldaduek jatekoa presta zezaten. Gerra ondoren berriz ireki zuten sagardotegia baina aurretik ezagututako giroa aldatu egin zela kontatzen du Gregoriok. Geroago, Lezoko kalean dagoen Txerrimuño etxean saltzen zuen baserrian egindako sagardoa. Gaztea zela, Pasai Donibanen arrain-deskargan lan egindakoa da baina hura uztean bere gogoko lanean aritu izan da, baserrian. Esnea eta haragitako behiak salduz atera dute irabazpidea. Lehenengo bere ama joaten zen esnea saltzera eta gero arreba aritu zen. Urte asko daramatza arrebak Errenteriako plazan barazkiak saltzen baina gero eta zailagoa zaie salmentari eta baserriko lanbideari eustea.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-024 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute