Ganadua jetzi eta apaindu goizero
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goizeko bostetan jaiki ohi zen gaztetatik. Abarkak jantzi eta ukuilura. Azpi-lanak eta apainketak egin, eta behiak jezten zituzten. Txarrantxa eta zepiloa pasatzen zieten ganaduei apaintzeko. Egunean hiru aldiz jezten zituzten behiak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko azaroaren 25a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: LEZ-024/007
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Eta, goiz jeikitzen ziñan, ya zortzi urtetan itzai lanetan-ta aitzeko, ze ordutan jeikitzen ziñan, ta nola izaten zan eguna?
-Nik, jeneralmente, jeneralmente, eguneko… jeikitzia, bostak.
-Bostak?
-Bostak aldian. Goizo ez, ez. Beandugo ezta pentsatu ere. Ganadu-aldiya zen, ta haik garbituta jarri ein behar zian, ta gero esne pixkarra-edo kendu ta… Ama zena ere Errenteira bialdu behar zan ta, lanak zeuden ta [...] bostak.
-Bostak.
-Fijo! Bai, bai.
-Ta, jeiki ta lehendabiziko lana zein izaten zan?
-Lehenbiziko lana, oiñetakuak jantzi.
-Bai. Ze oiñetako?
-Abarkak.
-Abarkak.
-Abarkak, bai-bai, abarka; beti abarkak. Eta gero, lehenbiziko lana, ikuillua: haik garbittuta jarri, behar bezala zeatu, ta gero, jetzi.
-Ta garbittu ze itten zenuten, azpiyak atera?
-Bai. Azpiyak atera ta txarrantxa, ganauai txarrantxa pasa; zepillua ta txarrantxa pasa.
-Zer zan txarrantxa?
-Rasketa bat, illiak eta beste zikin pizarrak kentzeko, raka-raka, ta atzetik zepillua. Esku batin txarrantxa hoi, eta bestian, ba, zepillua, jeneralmente. Ta ya haik… Hori goizero. Garbitasuna. Azpiyak kendu, egunian hirutan. Guk beti egunian hirutan. Goizian, eguardin eta illunabarrin. Zepillua pasa, goizian, behin.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!