Lezo (Gipuzkoa)

Itzai, aitari soroan laguntzen

Itzai, aitari soroan laguntzen <p>Ganaduen aurrean gidari egitea da itzainaren lana ("itulan" edo "itaurrean" egitea esaten zaio beste leku batzuetan). Bordatxon beti egoten zen idi-parea. Lehenengo goldatu eta gero areaz gozatzen zen lurra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-024-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganaduen aurrean gidari egitea da itzainaren lana ("itulan" edo "itaurrean" egitea esaten zaio beste leku batzuetan). Bordatxon beti egoten zen idi-parea. Lehenengo goldatu eta gero areaz gozatzen zen lurra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zein izaten zan itzaian lana? Zuk esan dezu itzai ibiltzen ziñala txikitan. Ze izaten zan; itzaian lana zein zan?
-Ba, itzaian lana, generalmente, ba, aita izaten zan atzetikan, edo aria, edo goldia-edo zeakin, eta semia edo alaba edo kasu hontan ni, ba ganau aurrian, makilla hartu ta ganaua giatzen, aurretikan. Atzetik eju iten zienian “buelta!” o “geatu!” o zea, ba, aitan esanera. Lan hortan ibiltzen giñan.
-Eta ze ganado?
-E?
-Ze ganau ibiltzen zan? Ze ganadua zan, behiak, idiyak?
-Idiyak.
-Idiyak.
-Idiya, guk idiya. Berandu arte idi paria beti izandu zan Bordatxon. Gero [eramandakua], baiño beti idi paria.
-Eta, gero jartzen zenuten aria edo goldia.
-Bai.
-Aria zertako izaten zan?
-Ba, lehenbixi itten zan lurra goldatu. Lurrai buelta eman. Eta gero aria izaten zan, ba, lur hura gozatzeko, txikitzeko, eta egin behar zan generua ereitteko preparatzeko. [...] lurra gozatuta jarri, eta gero, ba, ondotikan, edo lastua, edo babarruna, edo erremolatxa edo arbiya, edo in behar zana ereitteko; preparatuta jarri.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia