Lezo (Gipuzkoa)

Mutilengana gerturatzeko moduak

Mutilengana gerturatzeko moduak <p>Gaztetan kalean paseatzen ibiltzen ziren. Mutilengana gerturatzeko aitzakiak. Bera zen lotsa gutxien zuena. Bere lagun bat moja joan zen Lasartera, eta auto-stop eginda joaten ziren bisitan. Lezoko mutil bat jeloskor jartzeko egin zutena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-004-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan kalean paseatzen ibiltzen ziren. Mutilengana gerturatzeko aitzakiak. Bera zen lotsa gutxien zuena. Bere lagun bat moja joan zen Lasartera, eta auto-stop eginda joaten ziren bisitan. Lezoko mutil bat jeloskor jartzeko egin zutena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen Errenteriara ta etortzen ziñaten ya hemezortzi urte bazenituzten, eta esan dezu Biteri kalian gora ta behera.
- Bai, ibiltzen giñan gora ta behera, ta geo Alamedan, ba, “aio” ta “aio” ta “aio” ta.
- Ta aio zenei?
- A ba gure lagunai, mutillak eta beste ezagun gehio’re bai, gu kuadrilla bat giñan. Hor ere bado xelebrekeya bat. Ni nitzan oso nee beste laun bat’e monja juan zen “de clausura” Lasartea, eta bixitan jun nahi izaten genun, biñon diruik ez genun, ta ni hortan nintzan “la mas carota” ta nik itten nun autoestop, eta ordun kontentu denak atzean jartzen zien ta “Arantxa, zu jun” ta autoestop egin eta kotxian sartzen giñan ta ez genun biajeikan ordaintzen. Eta hor kalle Biterin ibiltzen giñanian pasiatzen gora ta behera, ba igual pasten giñan ta neri igual gustatzen zait zuetako bat,
-Bai, mutil bat.
-Mutil bat, bai, bai, mutil bat. Orduan ez genakigun neskak gustatzen zienik re!
-Horregatik beitzen zenituzten... garai hartan.
-Ez genakigun, mutillak bai.
-Eta gustatzen zitzaixkigun mutillen batzuek edo eta harekin nola geatu. Ta orduan igual egitten genun ba pakete bat gaztaiña edo txurruak edo erosi, ta guk nahi genittun haiei ba konbidatu, beakin geatzeko. Eta hola ba norbaittei gustatzen baldin bazitzaigun o bat...
- Aitzaki bat behar hitz iteko.
- Hoi da, hoi da, ta beakin geatzeko. Eta behin nere lagun batek nahi zuen Lezoko batekin, hura gustatzen zitzaion, biñon ez zion kasoik egitten! Eta bagenittun bi laun Antxokuak, erdaldunak zien baiñon oso majuak zien! Ta beti guekin eon nahi izaten zuten biñon guk beaiekin ez, ta esan ziten “Arantxa, ven!”- hoi erdalduna zan- “este... ¿por qué no nos quedamos con eso, para que me vea" el otro?” Ez dut /eztut/ esango izena por ke... “para que nos vea”. “¡Ah muy bien!” biyek, ta nik segittuan, ba haiekin haiek desiyutan seosten, gure atzetik zebiltzan...
-Haiekin ez zenuten aitzakirik behar, haiekin zuzenian.
-Bai biñon guk ez genun /eskenun/ nahi. Biñon, ba kasu hontan, ba bestiak ikusteko hoiekin geundela ta gaiñea eaman genittun pixka bat itxea heldu bagiña bezela edo, pixka bat hola, ta bestiak ikusi zigun, ta ikusi zigunian aurreaxio ya despeditu genittun ta ya esta, ta mutil horrekin hasi zen, beak nahi zuenakin.
- Eta mutilla jun zitzaizuen?
- Ez, ordun ikusi egin zigun, ikusi in zigun, ta gu geunden bueno entusiasmadas beste bi hoiekin, hixketan ta atzentzio haundiyakin ta hola, bestiak ikusi zigunian ba orduan, hurrunguako ya saiatu zen beai’re gustatzen zitzaion, eta nere launana arrimatzea.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia