Arantxa Larrea Garmendia
Lezo (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Lezoko Gurutze Santuaren plazan dago bera jaio zen etxea. Gurasoak Lezokoak zituen: ama, Sagasti baserrikoa; eta aita, Ipintzakoa. Zortzi senide izan ziren; baina bikiak, jaio eta hiru hilabetera, hil egin ziren. Haurra zela, igande arratsaldetan Ipintzara joaten ziren eta orduan izaten zuen jolasteko aukera; bestela, zaharrena zenez, anai-arreba txikiagoak zaindu behar izaten zituen. Hamaika urterekin utzi zuen eskola, eta eskabetxerian hasi zen lanean antxoak garbitzen. Gerora, Pakers fabrikan aritu zen Errenterian; eta, horren ostean, Trintxerpeko arrandegi batean. Ategorrietan mojekin soinekoak josten ikasi zuen, baita hainbat josketa-lan egiten ere; brodatuak, besteak beste. Hamalau urterekin, Errenteriako janari-denda batean hasi zen lanean, eta urte asko egin zituen bertan. JOCeko (Juventudes Obreras Cristianas) partaidea izan zen: elizaren barruan sortutako erakundea zen, eta orduko jazoerak aztertzen zituzten. Oso esperientzia aberatsa izan zela gogoratzen du. Senarrarekin bizi da. Urte askoan izan da katekista; eta, oraindik ere, katekista izandakoak elkarrekin biltzeko ohitura mantentzen dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-004 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute