Lezo (Gipuzkoa)

Olibet gaileta-fabrikako gaileta bila

Olibet gaileta-fabrikako gaileta bila <p>Lehen, inguruan zer fabrika zeuden aipatzen du. Olibet gaileta-fabrikan, puskatutako gailetak kanpoan uzten zituzten, jendeak har zitzan. Poltsiko handidun arropak janzten zituzten, ahal bezain gaileta gehien eramateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, inguruan zer fabrika zeuden aipatzen du. Olibet gaileta-fabrikan, puskatutako gailetak kanpoan uzten zituzten, jendeak har zitzan. Poltsiko handidun arropak janzten zituzten, ahal bezain gaileta gehien eramateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta noa juten zian lanea, Errenteira asko?
- Bai. Errenteira ta Lezon. Zien hemen, zea zen, osea, enpresa asko zien. Lantegi asko zien. Zen, ya Errenteira guazela, Lezoko partian, zen galletera Pakers. Geo, Alkoholera. Estazioko parean do hoi. Estaziyoa baakizu.
- Bai…
- Zaldiyak esan dizuten hortan.
- Bai.
- Geo, Olivet. Galletas Olivet. Torre hoyek nola die?
- Bai.
- Hoi. Eta emakumiak, hor, Lezokuak asko aitzen zian. Horrea juten giñen galletan billa. Eta galletak, puskatuak, geatzen zienak, iten zittuzten bolsa urdin batzuek, Olivet jartzen zutenak. Eta emakume bat Lezokua, zen, kali hontakua, enkargada zena, izena zuna Estefania. Eta esaten zigun beti – gu neska kozkorrak eta galletan billa ta- : “Bueno, ekarri zea, soñekuak biño poltsiko haundiyakin, e!” Ta puskatuak izaten zittuzten eta ez zittuzten saltzen… Haiek poltsikotan sartzen […]. Ta paxientxiak’e bai, holako zeak zien, galletak. Bai. Ematen ziguten. Oliveten. Olivete oso zea zen…
- Bai, inportantia.
- Inportantia zan. Bai.
- Baño, edozeiñek ez zula aukera, hola, galletak eta…
- Bai, bai, bai. Hala. Ta geo Errenteiyan, Errenteiyan industria asko, zea… Asko zen. Fabrika asko zan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia