Legamia-fabrikako lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
7 urterekin, goiko eskolara joan ziren. Mutilek eta neskek aparte ikasten zuten. 14 urterekin, eskola bukatu eta fabrikan hasi zen lanean, legamia egiten. Hango lan-prozesua azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: LEZ-002/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak
Transkripzioa
- Ta gero, goiko eskolara esan dezu pasa ziñatela…
- Goiko eskola, bai, ya bai. Ta han in genun, ba, lehemizikua, neskak neskakin. Mutillak mutillakin zien, goiko eskolan. Eta lehemizikuan, pues, ya irakurtzen-ta hasi giñen, ta geo bigarrenian, ya han esku-lanan’de bai, itten genun, ta han ya leziyua-eta ematen ziguten. Ta geo hirugarrenian, hamalau urte arte, gehio.
- Ya. Oseake ibili ziñan hamalau urte arte.
- Hamalau urte arte, bai.
- Ta gero, eskola bukatu eta gero? Ikasten segitu zenun beste zerbatte o?…
- Ez. Orduan, orduan ez zen holakoik. Gaur bezela.
- Ta ze iten zenuten ba eskola bukatuta?
- Fabrikan.
- A, fabrikan.
- Hamalau urtekin hasi nitzan.
- Hamalau urtekin…
- Hamalau urtekin.
- Ta nun hasi ziñen?
- Leamia itten zuten fabrikan. Hor nola zaldiyak?
- A, bai, bai… Errenderin.
- Hor zen. Lezo ta Errenteiya da. Biena da.
- Bai, mugan dago.
- Muga, bai. Lezo’de partia badu ta Errenteriak’e bai. Eta hor. Leami fabrikan.
- Ta ze iten zuten? Esan dezu?
- Leamiya.
- Legamiya…
- Leamiya. “Levadura”?
- A bai…
- “Levadura”, bai. Zen, esto… “Alcoholera”. “Alcoholera”-ko enpresa zan. Ta hor…
- Ta ze lan iten zenun han?
- Ba, iten zuten, zea, leami hoi… Zien, esto… trozuak. Eta geo makinan, botzen zuten, ta ateratzen zen, ta gero moztu ta kilo erdiko zea, paketiak. Eta guk itten genittun, zeatu, “empaquetadoras”.
- A…
- Bildu. Eta…
- Ta “empaquetadoras” emakumiak ziñaten hor…
- Emakumiak, emakumiak giñen, bai. Eta geo kajetan sartu, kajetan, haiek, enpaketatu ta… hartan. Bai.
- Oseake eskola bukatu ta ya lanian hasten ziñeten.
- Lanian.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!