Lekeitio (Bizkaia)

Bizikleta bat denetzat

Bizikleta bat denetzat <p>Katalinek bazuen bizikleta, Teresak ez. Ondarroara zein Gernikara joandakoa da bizikleta gainean. Bizikleta bakarra zuten etxeko zortzi neba-arrebentzat, baina batez ere mutilentzat izaten zen. Baserritarrek bizikletaren behar gehiago zuten kaletarrek baino eta Katalin baserrian bizi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Katalinek bazuen bizikleta, Teresak ez. Ondarroara zein Gernikara joandakoa da bizikleta gainean. Bizikleta bakarra zuten etxeko zortzi neba-arrebentzat, baina batez ere mutilentzat izaten zen. Baserritarrek bizikletaren behar gehiago zuten kaletarrek baino eta Katalin baserrian bizi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Katalin: A bai!
- Teresa: Bixikletan nik ez.
- K: Ai, zuk ez. Nik bai. Nik han sagarrak-eta dagozen, hantxe ikesi neban mutillen bizikletatik. Ta gero, ba, domeketan han gora pasietan urteten giñin [Kazintta]-ta halakun-ta. Ta Lekitton ixanda, mutillak, gaztiek, bixikletia eskun dabela, ta “itxiko dozu bixikletia?” “Bai”. Ta sartu tartin, tartetik, e? Ta bizikletan eta mutillak atzetik. Ta gero formalak mutillak be, e? Ez jat akordaten ezer daukonik.
- T: Gu dedikaten giñin aldabak joten. Aldabak jo, tinglau ganera juan, ujika, kantaten ta felix giñin, ganera, e? Lantzin bateri burla ta...
- K: Ondarrura artian junda gaoz, bixikleta senzillutan, e? Bixikletan. Ta Gernikara be bai e…
- (senidea): Jolin!
- K: Bai, bai, bai, baiña nesken bizikletakin ordun, e? Bai.
- T: Hau ni baiño gehidxo ixan da, bixikletan ibili da ta…
- Baiña baserrittarrak biherrixena eukitten eben bixikletiena.
- K. eta T.: Bai, bai, bai.
- K: Lehen bixikleti dana, Ispasterretik eta Lekittora-ta bixikletan.
- Baina neba-arreba danon artien zenbat bizikleta?
- K: Guk? Bat!
- T: Honek aillaga diraz... aiztak hil jakoz honeri idxa ehun urte einda, larogeta ta hamabost urte ta. Bai.
- K: Bai ta besterik ez. Gero Antoniok badauko...Niri ez jat akordaten Antoniok bixikletarik euki ebanik gero!
- Bueno, baiña zortzi ziñien eta bat.
- K: Bai, bai. Bat. Ta neskak pentsa be ez! Ta gero, ba, mutillek. Beraaz kontixu bidxek ibiltzen zirin, Claudio ta bidxek batera.

Egilea(k): Olatz Meabe Fernandez (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia