Lekeitio (Bizkaia)

Francoren argazkiari kaka; Asterrikako frontea

Francoren argazkiari kaka; Asterrikako frontea <p>Gerraostean, kofradian Francoren argazkia egon zen. Baten batek, antza, kaka egin zion. Frontea Asterrikan egon zen. Francoren aldekoek mairuak, italiarrak eta alemaniarrak izan zituzten lagun.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, kofradian Francoren argazkia egon zen. Baten batek, antza, kaka egin zion. Frontea Asterrikan egon zen. Francoren aldekoek mairuak, italiarrak eta alemaniarrak izan zituzten lagun.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Katalin: Gero gerria amaittu ta gero Francon argazkixa kofradidxan be bai, handi-handidxa, ta noonok kaka ein ei eutsan. Herri guztia airian.
- Ta nor izan zan?
- Katalin: Ez eben atrapa, kuadrua kakaaz beteta topa eben.
-Teresa: Gero italianuk-eta han gora, batailloie. Ta zelan eukon han hori? “Parada discrecional, Gobierno de Euzkadi”. Eskopetin edo eron fusillan [halakue], apurtu eban. Italianuk, e?
- K: Ba, gerran, hor, Asterrikan dao mendi bat. Sei hillabete ein ebezen milizianuk hantxe. Nik entzunda daukadaz danak. Zortzi urte neukazan ebakua giñanian. Milizianuk euren eskopeti usaten, ta bestik tankikin euazan lez, ba irabazi gerria ein eben. Baiña irabazi eben morukaittik, italianukaittik eta alemanak, hirurakaittik.
- T: Gero ordun, handik botaten ebezen horrek, kaiñonazuk, honutz. Ta Mendexara ta gu giñin behero ezkonduta, baiña aiztin hori, kaiñonadiaaz-edo bertan jausi. Bixitza biku zan ta erre eben, erre jaken.

Egilea(k): Olatz Meabe Fernandez (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia