Gerra aurreko euskara-eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskarazko idazlan batean saria irabazi zuen gerra aurrean. Saria zelan jaso zuen kontatzen du. Eskolapean aritu zen euskaraz idazten ikasten.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: LEK-060/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Aisia » Kultura » Irakurtzea
Transkripzioa
-A! Euskera… hori… euskeran.
-Upiña.
-Ipuiñe ez, eskribiduten. Ipuiñe emon gaitxuzen, ba… jun giñilako. Ipuiña ta gero diru be bai. Ez dakit nik, 5 pezeta esaten dot baiña 5 pezeta baiño gitxio izango zan, ordun 5 pezeta asko zan ta. Ta liburutxue ta ipoiñe. Baiña ha gero desaparezidu [ban], haixe penia eukitten dot. Baiña gerra aurrian zan e! Gerra aurrian. Hantxe ayuntamientun hantxe goidxen. Ta zelan izaten zan ha eskribiduteko? L-n ganian ñ ipintten genduzan baiña zozeren hori. [Ta hantxe ein gendun] ta borra.
- […]
- Bai, hantxe zozer ipintten zan ta […], borra. Lehelengo ikesten ibili giñin berton Lekitton [hara orduko], hamentxe Eskolapeko hortxe, hamentxe ibili giñin... eskolak... euskera ikesten eskribiduten.
-A bai?
-Bai, bai, bai.
-Hori be gerra aurretik?
-Gerra aurretik zan, bai. Horrek gero [gerraostin] ya ez zirin holakorik.
-Gerra ostian ya eskolara ez ziñin jungo, edo bai?
-Eskolara bai!!
-A bai?
-Gero ez dakit ba gerran, gerra-gerran zelan eoten giñin eskolan. Ha naparra bialdu gaitxuzen. Noiztik? Ez daukat horixe gomutiori. Gerri daola eskolara juten bagiñien... Gero bai horrek kantaten genduzan `Cara al sol´ta.
Egilea(k): Janire Alonso Baniandres
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!