Lekeitio (Bizkaia)

Ezin erretirorik kobratu

Ezin erretirorik kobratu <p>Nahiz eta urte askoan egin behar ez du erretirorik kobratzen. Senarraren erretiroari esker bizi dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-051-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nahiz eta urte askoan egin behar ez du erretirorik kobratzen. Senarraren erretiroari esker bizi dira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jubila? Jubila, zetako jubila? Nik ez dot kobraten sobirik be ta. Makiña bat urte egin neban biharra baiña. Neure gixonak be esan eutsun hori, ezta? Ze Salbadorrek esan eustan niri hori ta. Esan neutsan, ze eske neuri be esango nabe baiña, sekula ez dot kobra dirurik; pezeta bat be ez. Horretxegaittik, kontixu, Jangoikuak emon nau gixona urte askun bizitteko jubilaziñoiaz, bestelan ia aber ze ein bihar genduan; ”Es así!”. Filetian, hor, burua kentzen, enpakaten, moillara, gero barruna, eta gero hartzen ebenian antxobia be, “a la hora que era”, gatza emoten, igual goixin-goixetik gabera artian. Holantxik.
- Ondo. Orduan, Bitori, eukiko dozu anekdotaren bat edo istoridxoren bat graziosua edo zeozer kontateko ba? Pasako jatzuzen hainbeste gauza ta.
- Zertzuk gauza? Ze anekdota? Zertzuk, zertzuk? Eukitten gendun astirik be ezetako ala? Arin-aringa! Hoinbeste umeaz, imajinaten zara? Interiña be bai, edonora juten nitzan libre neukan egunian.

Egilea(k): Olaia Garagarza Goienetxea (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia