Gaur egun zeharo desitxuratuta dago Antzar-festa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zeharo desitxuratu zen harrezkero Antzarren Festa. Lehortarren erruz zati bat. Txalupa eroaten ez zekien jendea sartu zen, eta kanpotarrak ere bai. Azkenengo urteetan behin bakarrik ikusi du. Ez zaio batere gustatzen.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: LEK-048/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Etxe barruko ospakizunak , Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Eta andrak desitxuratu?
- Ba… andrakaittik bakarrik ez, andrakaittik ez, horrik lohorrekuk hasi zirian, lihortarrak hasi zirin eozer, edozelan txalopia ezin erun ondo eta, desastre bat, orduntxe esan neban. Ta ontxe be bardin-bardin, ni alkatia ixango banitzan ez zan eongo hainbeste traiñerorik, e? Pentsa bez.
- Lekittarrak bakarrik?
- Bai jauna, geuk eitten gendun modura, lekittarrak, lekittokuk, guk eitten genduan por ejemplo hogei bat edo…hogei bat txalopa edo, hamazortzi-hogei txalopa preparaten [genduzen] eta nahi ebenak, bilbotarrak etorri, geure launak, geugaz, danak geugaz, baiña on etorten jatzu Bartzelonatik eta edonundik dator jentia , euren kontura antzarretara, ongo antzarrak ya… […] nik ez dot ikusi e… “cuarenta y nueve”tik ikusi doaz antzarrak, baten bakarrik, bai bai bai , baten andriaz eta umin motorraz “ aitta eroan egizu /eruixu/ umikin” “bueno bai guazen ba”, jun giñian eta esan neutsan: Andria, gaur [erun doz] ta hurrenguan nahi badozu semikin zeuk hartu motorra eta zeu jun, ni ez nator eta.
Egilea(k): Idoia Irazabal (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!