Lekeitio (Bizkaia)

Mahoizko prakak eta arrain-usaina dantzako orduan

Mahoizko prakak eta arrain-usaina dantzako orduan <p>Ez zioten inportantziarik ematen arropari. Mahoizko prakekin joan zen behin baino gehiagotan andregaiarengana, arrain-usainarekin. Neskek ere antzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zioten inportantziarik ematen arropari. Mahoizko prakekin joan zen behin baino gehiagotan andregaiarengana, arrain-usainarekin. Neskek ere antzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baltsiorako eta zer, elegante janzten ziñien edo?
- Ba ahal dan modura, ni han nobixiagana /nobixiana/ mahonezko junda nao beti, itsasora junda, mahonezko jantzitta gaur daukaten andriaana, baltsiun mahonezko, ordun ez gendun pentsau be eitten holako gauzarik guk.
- Bixarra kendu eta kolonia apur bet eta...
- Hori koloniarik tantarik bez, horrek. Arrain arrain usaiñaz igual.
- A bai?
- Karo ba, arrain usaiñaz, ordun ez euken , lehenu be.
- Arrain usiñiaz andrak eskapeu?
- Keba!
- Ez?
- Eurak be arrain usiñaz ibiltten zirin, despeskan ta ibiltten zirin ta pabriketan salazoi eitten ta ibiltten zirin andrak eta. Bai arrain ta arrain hori exagerauta baiña, ni neu behiñik behin sarri jun mahonezko nobixiaana, itsasora jun aurrien.

Egilea(k): Ane Ugarteburu (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia