Juan Aguazila umeak eskolara eramaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juan Aguazilak umeak bilatu eta eskolara eramaten zituen. Erdalduna zen jatorriz. Orduan umeek txarra irizten zioten baina gero konturatu ziren oso ona zela. Orain dela gutxi elkartu ziren berarekin tabernan.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: LEK-048/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Juan aguazilla? Haren moduko...oraingo /ongo/ aguazilla guztik danak bat eindda baño gehixo zan ha.
- A bai?
- Bai, Kabauraiño etorten jakun ha. Geu Kabauan ezkutata (...) allaaten zan. Bai, Juan aguazilla.
- Ta umiek eskolara.
- Eskolara danok. Bai.Ta ez euana atrapaten, "nik zu harrapatu" esaten euan, "nik zu harrapatu". Handik etorrikua zan eta. Piñelen eta, Piñelen eta aittitta. Piñel, Piñel, ez dakit ezautu badozu /bozu/ Piñel, Eduardo Piñel. Bai, horrek, Jabi ta diez harin semiak. Jabi, lekittarrak, ezaututen dozu lekittarrak? Gasoille emoten, gasoille emoten dau harek, Jabi, Jabi Piñelek.
- Orduen, Juan aguazilla ona?
- Ona. Gutzako txarra, gutzako txarra, baña gero jausi giñin kontuan oneixa zala gutzako.
- Bai?
- Bai.
- Estimedue?
- Bai ta hamen, Angeliño zan, Angeliño Eskurza. Eskurza zan gure jefia, danon jefia, bandako jefia txikittan. Zortzi urte ta hamar urte ta eukauzenian, bandako jefia. Angeliño Eskurza. Ta primabera baten, haunako sasoi ixango zan, haunako saoi bueltari edo, ta Ondarrutik etorri zan bera Angeliño, Ondarrun ezkondu zan eta, Ondarrun, eta gero intelijentia zan. Eta esan aben ze "[Kato], txikituak edaten jun bihar /bi/ gara ba leleoko, leleoko, gaztetako launak, umetako launak". Bonbillonera, zortzi laun edo bederatzi edo. Landabaso, ez dakit ezautuko badozu /bozu/ Landabaso, bueno, ta han jun giñien. Han geuazen gero txikitua ta geure kontuk esan, txikittako kontuk eta dzanga bera, barrura aguazilla. "O!" haunan ein eban"¡Vaya cuadrilla!" Apellidukin danori, Akarregi, Izagirre, Uribar, danori, Eskurza. Danok, danok gixon eindda zaoze ta Sixto, nire lehengusu Sixtori, Sixto "okerra", ez dakitt Sixto "okerra" ezaututen ba dozu /bozu/, Sixttori eta Joseri esan eutsen ze "Ni enterata nao zuek bixok ondioko ez zariela kanbixau" Harei bixari berak! Bai, Juan aguazilla, ona, ona zan. Gero jausi giñen kontuen.
Egilea(k): Sol Palluotto (Lekeitioko institutua) , Garazi Peña (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!