Lekeitio (Bizkaia)

Errepublikanoak Lekeition

Errepublikanoak Lekeition <p>Gutxi, baina izan ziren errepublikanoak Lekeition. Kafetegia eta bilera-lekua izan zuten. Ondarroarra zen jabea. PNV zen nagusi Lekeiton.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gutxi, baina izan ziren errepublikanoak Lekeition. Kafetegia eta bilera-lekua izan zuten. Ondarroarra zen jabea. PNV zen nagusi Lekeiton.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errepublikanuek baeuezan Lekitton?
- Lekitton? Errepublikanuak, ba, egon zirian.Hamen euan, “Café de República”. Hamentxe hamentxe, hau “Banco de Vizcaya”, hau, hamen dona.
- Eskolapean?
- Eskolapian daona, hortxe euan “Café de República”, bai, geure amen lehengusu batek euken hori, ondarrutarra, bueno, ondarrutarra zan. Lekittarra zan baiña Ondarroan, gero, Ondarroan bixi zan gero, Ondarruen. Bai, Leandro, Leandro Badiola.
- Baiña igartzen zan kalidn errepublikako mobimentua eta?
- Hamen?
- Inddarra euken?
- Keba, hamen nazionalistak beti gehixo, PNV beti gehixo hamen, PNVk.
- Ta errepublika hasi zanien hori, Alcalá Zamora ta?
- Bai, bai Azaña eta Prieto be bai eta, danak eon zirin orduntxe denporan. Queipo de Llano eta, zantar handixek.
- Bai?
- Bueno, harek, sebillanuk zian harek, Queipo de Llano.

Egilea(k): Imanol Goikoetxea Garcia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia