Andreei papardoak ostu saskitik
Mutikotan papardoak osten zizkieten andreei saskitik. Gero frijitu eta jan egiten zituzten, neskekin batera.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: LEK-048/001
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Etxetxu eukaun etxetxua ta han, San Pedropeko andrak ,e, papardukin. Orduan paparduk zuek ez dozue ezautu be ez eitten, paparduk ezaututen dozu, ba dendatik ezaututen dozuez “palomita”. Andrari ostu eitten eutsaun, “dza”, han buruan daroizela harrizko eskillarak, e, harrizko eskillarak honek daozenak San Pedrun aurrian, handixik “da” ostuten eutsaun bi hiru ta frixitu han, ta danok zuen aitten lehengusua Angel ta danok ta… neskari ta emoten eutsaun brixiduta jaten. Neska txikixak danok kuadrillan hantxe zortzi urteko ta hamar urteko enanuek giñian.
Egilea(k): Mikel Anakabe (Lekeitioko institutua) , Ibon Bilbao (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!