Zazpi kontserba-fabrika Lekeition
Emakumeak eta umeak jarduten zuten kontserba fabriketan. Zazpi fabrika egon ziren Lekeition. Amoroton ere ipini zuten bat, baserritarrek jarduten zuten han.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: LEK-046/016
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Hamen eon zirian zazpi fabrika edo. Bai.
- Orduen, bihar faltarik ez zan egon, eta diru faltarik, edo zer?
- Bai, bai. On ez dao ezer be.
- Eta fabrikan andrak bakarrik?
- E? Bai, mutillak be bai, ba, horrek, mutiltxuak be bai. Hamabi urte ta neskak-eta, eskolara be jun be ez ta, baakixu, dirua halakotuteko. Bai.
- Ta zazpi fabrika?
- Bai.
- Zeintzuk zien?
- Bai, hamentxe Garabillenien bat, bat, Erga bi, Garabilla, beste Zesario Garabilla lau, Ortiz bost. Bai, zazpi bat eongo zien. Gero hamendik, hor be bai, Amoroton be bai ipini eben fabrikia.
- A bai?
- Bai, Amoroton be bai. Ta ha be, baserrittarrak-eta, hamendik eruten eben arraiña ta pagaten eben.
Egilea(k): Danel Pagaegi Plaza (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!