Eskola erdaraz, dotrina euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gazteleraz zen eskola. Bakarrik kofradia gainean erakusten zuten euskaraz. Dotrina sakristian ematen zuen abadeak astean behin. Gaiztoak omen ziren abadeak; batez ere nazionalekin batera sartu zen bikarioa, "Zapataundixa" esaten ziotena.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: LEK-046/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta euskeraz dana?
- Bai, bai. E, erdera horrek. Gu ya… erdera, maixuk erdera eitten gaittuzen ”en aquellos tiempos". Euskera kofradixan eukitxen eben, kofradidxan [...], kofradidxa zaharrian eoten zan, goidxan, eskola bat. Ta haretxek be, lekittarrak emoten eben han, kapittanak eta mariñero tartekuai eskolia. Harek bai [ein eskuen].
- Baiña zu eskolara errepublikan hasiko ziñen?
- E? Bai, bai.
- Errepublikan hasi ziñen eskolara?
- Bai, ba zenbat urte eukiko neban ba? Ba sei bat urte edo, bost ero, sei edo, Errepublikan.
- Errepublikan.
- Bai , bai.
- Ze gomutaten dozu errepublikakua?
- Nik Errepublikakuk… Ai ! Gazti nintzan ta nik ez dakit /eztakitx/ horrek bape.
- Ze, eskolan ez zan katolizismorik eta… emongo edo, edo bai?
- Bai euan.
- Bai?
- Bai. Berton [...], eskolan barik, auntxe akorda, eskolan barik, eskolin euan, albun euan sakristidxa esaten eutsena habitaziñoiak. On be… Elixiana zan. Hantxe euazan, habitaziñoiak, eta hantxe emoten eben katezismua, abariak. Lantzin… astin behin-edo emoten eben. Abarik be gaiztuo…! Bai.
- Ze abade?
- Bai, bai.
- Ze abade zan gaiztua?
- Bo! Gero azkanengo eon zana, ha bikaridxua, haunek nazionalakin sartu zana. Harek, "Zapata handi" ta bikaridxua, harek bai gaiztuak, reketiak.
Egilea(k): Leire Gezuraga (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!