Jatetxe, hotel eta zinema-aretoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara goizez eta arratsaldez joaten ziren. Bazkaltzen etxera joaten ziren. Ez zegoen jatetxerik inon jan ahal izateko. Lekeition Leihope dagoen tokian zegoen hotela. Beitia hotela dagoen tokian zinema zegoen. Goraburun ere bazegoen zinema-aretoa.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Olgi Dolaraga - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: LEK-041/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak
Transkripzioa
- Jatekua eruaten zenduan eskolara?
- Nora? Ez.
- Zenbat denbora egoten ziñien eskolan?
- Ba, goixian, goixin beatzitan sartun ta hamabidxetara arte-edo, eta, gero, arratsaldian ordubidxetan sartun ta arratsaldeko bostetara arte.
- Ta bazkaldu?
- Bazkaldu, etxera. Han ez euan restaurenterik lehenao, Lekitton restauran, baakixu zer eoten zan leheno? Hamentxe kalin daona, Klementenekua, Leihope. Baakixu nun daon? Haixe zan lehenao hotela. Hotel Beitia, on hotel Beitia, ze lehenao txikidxa zan ta. Zinia hantxe eoten zan. Ha zinia be [gerran] hau eindda dao on, alkilla [...].
- Gero Goraburun be eoten zan zinia.
- Goraburun bai, bermitarrak. Ha bostetaku zan. Ha bestia zarratu ein daben, ta ein daben zine barridxa, han, Zumatzetan, zinia. On be hantxe dao, txiki bat.
- Bai, bakarra.
- Gero, ha Beitiakua zarratu eban ta ondik han dao ha, iñor ez da sartun barruan, automobillik be ez, ta ezer be ez.
Egilea(k): Julen Zamora Jauregi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!