Malutaz egindako koltxoi gozoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Malutaz egindako koltxoiak zelan egiten ziren azaltzen du. Astindu egin behar izaten zen, etzandakoan dena zapaltzen zen-eta. Artilezko koltxoiak baino beroagoak ziren, ez zuten mantarik ere behar horrelako koltxoiek.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Olgi Dolaraga - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: LEK-041/026
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
- Ta koltxoiak esan dozu. Zelan eitten zien?
- Malutiaaz, sartun haulako maluti ta bajatzen zanian ta gero hau ta astindu ta ostera be dzanga! barrura. Honenbesteko alturia bai, ta, gero, behe-behien geldittuten zan.
- Eta maluta hutsagaz eitten zan edo beste zeozer sartzen zan?
- Ezm ezer be ez, maluta hutsaaz. Gero fundia, haixe bete malutiaaz. Gero, lo eitten zanin, zapaldu eitten zan, ta, gero, astinddu haunetara ta eindda euan ohia.
- Jo be bai, ezta?
- Ez, harek ez, lania bai, ardidxena.
- Eta gero, arto bixarrak zetako?
- Ohirik beruenak malutiaaz.
- Lania baiño beruao?
- Baitta, baitta, asko be. [...] malutian ta bero-bero, mantarik be ez dozun idxa bihar, gaiñera.
- Lanian umedadia geratzen zan.
- Halako malutiaz, honenbesteko alturia [hartzen eban] koltxoiak, gero bajatu eitten zan.
Egilea(k): Julen Zamora Jauregi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!