Lekeitioko aduana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astilleroan aduana egon zen. Gogoan du hura eta beste eraikin batzuk sutan zeudela sartu zirela tropa frankistak herrira. Bandera errepublikanoa egoten zen aurretik. Gero Itsasalden egon zen aduana.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: LEK-006/052
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzako administrazioa eta legeak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
- Ta lehengunien be esan zendun han Astilleruan aduania egon zala?
- Bai. Lehelengoko astillerua, harek etxiak, han aduania eon zan. Gu ume mokuak giñinian, sutan euan aduania ta ONU-neko txaleta, oseake, karo, on Karraspidxorao daona, ta hau palazidxua. Hirurak euazan sutan. “Ama –diñotsat neuk–, palazidxua erreten dao, hangoko be bai, ONU-neko txaleta be bai”, “Bai, aduania be bai” diño gure amak. Ta, klaro, aduania be arboliak kenduta [...], ta hirurak euazan sutan. Ta horren suen tartetik, kamiñotik zihar etozen lez soldauak, suen garragaz ikusten genduan pertsonak pasaten-pasaten. “Han datoz soldauak!”, “Ixi –geuri–sartun barruan. Eon geldi-geldirik danok. Sartun han barruan, kamarotitan –esan gaittuzen gixonak–. Sartun kamarotitan ta ez urten handixerik”. Geuk bakarrik urten genduan atzanengokuak Lekittotik.
- Eta aduanan zer egon... nor...?
- Ez dakitt nor eongo zan aduanan ordun momentun. Ze gero aduana bai ezautu neban... Ha ordukua ez jat akordaten, aduania hantxen euana bai, ta republikano banderia eoten zana be bai, han. Moraua, horidxa ta... Zelan diraz? Horidxa, moraua ta berdia-edo? Ez dakitt ze...
- [...]
- Hiru, hortxe hiru kolore dira, baakitt moraua ta horidxa aurrin dirazena ta, ez dakitt. Bueno, dana dalakua. [...] fija nitzan eoten zana hantxen. Ta gero eon zan aduania, ontxen barra Itxasalde barik bestia daona, Goitiko-edo. Plazatik ez zara eon? Bueno, hori, Itxasalde dago, plazara orduko han kantoian behera bajatuta, Itxasalde, gero hamen eskillera batzuk daoz, kantoia ta gero dao Goitiko tabernia. Hortxe eon zan gero aduania. Hor ezautu neban horko gixonak-eta, ezautu nebazan. Sareiñen eoten nitzan lez hantxe, ze Itxasalde ez euan, bodega bat zan ta zarratuta eon zan. Gixon batek eitten eban gero limonadaduna, limonadakin-ta biharra barretarako, errepartidore modura. Haxe, beste biharrik ez euan lez, topa eban haxe biharra, limonadak-eta errepartiduten. Ni eoten nitzan hantxen sareiñen, ez zan lez barrik eta eon, bera Rubio, Rubio, etorten zanian, beti ahal dala, eoten nitzan ba atetik kanpora, bera datorrenian limonadak kargaka edo sifoiakin-edo badator be. “Trankil –esaten eustan–, trankil”. Karrotxu bateaz etorten zan ta, ba, hantxe eoten. Ta aduania euan hantxe.
Egilea(k): Unai Jaio Apraiz (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!